Irakurle-txokoak aurrera darrai

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 10a

Irakurle-txokoak izan duen harrera ikusita, euskal literatura ardatz duen txoko honek martxan jarraituko du.
Hurrengo saioa urtarrilaren 21ean, asteartea izango da. Honetan, 18:30etik aurrera, Villa Mirentxura hurbiltzen diren lagunek Alice Munro Nobel saridunaren “Zorion handiegia” aztertuko dute.
Antolatzaileak pozik agertu dira hilabete hauetan bildu den jende kopurua dela eta. 

Hurrengo liburuak
Era berean, ekainera arteko saioetan landuko diren liburuen tituluak aurreratu dituzte. Otsailean, Irati Jimenezen “Nora ez dakizun hori”, landuko da, martxoan Eider Rodriguezen “Katu jendea”, apirilean Mari Luz Estebanen “Amaren heriotzak libreago egin ninduen”, eta ekainean Uxue Alberdi beraren “Euli-giro”. Maiatzeko liburua oraindik erabaki gabe dagoela aipatu dute. Irakurle-txokoko partaideek Virginia Wolfen “Gela bat norberarena” eta Jon Sarasuaren “Hiztunpolisa” liburuen artean erabaki behar dutela aipatu digute.

Aurreko hiruhilabetearen antzera, hainbat saioetan liburuen idazleak izango dira saioetan. Baina antolatzaileek hurrengo hilabeteetako datak finkatu arte ez dute izenik emango. 
Era berean, nahiz eta datak finkatuak ez egon, antolatzaileek txokoko kideei zein honetan parte hartzeko asmoa duten herritarrei lana aurreratu eta liburuak irakurtzen hasteko gonbita egiten diete.