Futbolin txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 10a

Gazteklubak futbolin eta antzar joko txapelketa antolatu du 9 eta 12 urteko gaztetxoentzat. Txapelketa datozen larunbatetan  bihar 11, 18 eta 25ean jokatuko da. Final handiak otsailaren 15ean izango dira. 
Parte-hartzea librea da, edozein gaztetxo hurbil daiteke,  eta bost eta sei lagunen arteko taldeak osatuko dira. Talde hauek ere aurrez antolatu ditzakete gazteek lagun artean parte hartzeko. Honetarako Iñigo de Loiola kaleko Gazte lokalera gerturatu besterik ez dute gaztetxoek 16:30ean aipatutako larunbatetan. 18:30ak bitartean izango dira saioa guztiak. Parte hartzaile bakoitzak euro bat ordaindu beharko du egunean bertan. 

Aurrez lagunekin taldea osatu eta izena eman nahi dutenek aukera dute 943 371 448 zenbakira deituta edota email bat bidalita aisia@ttakun.com-era. Euroaren ordainketa aipatu bezala, egunean bertan egingo da, ez da aurrez egin beharko. Antolatzaileek gaztetxoak animatzen dituzte euskaraz txapel-keta honetan ederki gozatzera.