Txapelketaz txapelketa dabiltza Buruntzaldea IKT-ko lagunak eta lan ederra egiten ari dira domina eta markak metatzen.
Abenduaren 29an, Nazioarteko Eguberrietako Txapelketa burutu zen Ordizian eta bertan Buruntzaldea IKT-ko Iñigo Ibarburu, Itsaso Tolosa, Mikel Esnal, Haitz Mitxelena, Garazi Alkorta, Mikel Soto eta Naiara Lizaso izan ziren lehian.
Igerilariek haien markak hobetzea lortu zuten, baina azpimarratzekoa da Iñigo Ibarburu eta Itsaso Tolosak bina finaletan parte hartu zutela. Haitz Mitxelenak ere eskura izan zuen 100 m. tximeleta probako finalean egotea, baina ehuneko batzuengatik ezin izan zuen lortu.
Iñigo 100 m. eta 50 m. tximeleta probetako finalean lehiatu zen. 100 m.-ko proban zilarrezko domina eskuratu zuen eta 50 m. proban, nahiz eta bosgarren izan, 16 urteko Euskadiko Errekorra hautsi zuen Lasarte-Oriako gazteak. 25''96 marka eginez, 2009 urtetik Julen Zabalok zuen 26''04 marka hobetu zuen.
Itsasok, berriz, 100 m. eta 50 m. bizkar probetako finalera iritsi eta bietan seigarren postua eskuratu zuen.
Hernaniko Saria
Hernaniko Sarian, abenduaren 28an, ederki ibili ziren ere infanil, junior eta absolutuak.
Podiumeko lehen mailan izan ziren: Iñigo Ibarburu 100 m. tximela eta 100 m. estilo probetan, Itsaso Tolosa 100 m. bizkar eta 100 m. estiloetan, Enara Arruti 50 m. bular proban, Mikel Esnal 100 m. bular proban, Naiara Lizaso 100 m. libre proban, Janire Berasarte 50 m. libre proban.
Zilarra eskuratu zuten Nahia Jie Villamedianak 50 m. bizkar eta 100 m. estilo probetan, Mikel Sotok 50 m. bular proban, Jone Vazquezek 100 m. libre proban eta Haitz Mitxelenak 100 m. estiloetan.
Haitz Mitxelenak eskuratu zuen brontze bakarra eta hau 100 m. bular proban izan zen.
Gainera, nesken, zein mutilen 4x50 erreleboan Buruntzaldea IKT garaile izan zen eta Sariko txapelduna izan zen.
San Esteban Saria
Abenduaren 22an, berriz, Buruntzaldea taldeko benjamin eta alebinak Oiartzunen izan ziren VIII San Esteban Sarian parte hartzen eta igerilarietako batzuk podiumean izan ziren.
Urrea eta garaikurra lortu zuten: Ander Maestro eta Joanne Arzalluz 50 m. tximeleta proban, Nora Qian Villamediana 100 m. tximeleta proban, Ainhoa Martin 100 m. bizkar proban, Aiora Casado eta Jon Soto-k 100 m. bular proban. Azkenik, Leire Martin 100 m. libre proban izan zen txapeldun.
Bigarren postua eskuratu zuten Maddi Carcedo-k eta Aintzane Sarobe-k 50 m. tximeleta proban eta Irati Arzalluz-ek 100 m. tximeletan. 100 m. libre proban, aldiz, Lander Sorozabal eta Xabier Alonso.
Eta Buruntzalda IKT-ko lau taldekide izan ziren hirugarren mailan: Naia Diez 50 m. bizkar proban, Nora Imaz-ek 50 m. bular proban, Eneko Elizasu 50 m. libre proban eta Nerea Calvo 100 m. tximeletan.
Hau guztiaz gain, taldea txapeldunorde izan zen sailkapen orokorrean.
Liga Lasarte-Orian
Bestalde, asteburu honetan ere hitzordu berriak dituzte.
Larunbatean Lasarte-Orian ospatuko den Ligako hirugarren jardunaldia izango dute infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek.
Igandean, Jone Vazquez Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketan izango da Getxon. Bertan Espainiako Luzera Handiko Txapelketarako sailkapena bilatuko du.