Kabalgataren ibilbidea honakoa izan da: Orian hasi, Zirkuitu Ibilbidean barrena joan, Kale Nagusia, Jubilatuen egoitza eta handik Brigitarren komentura joan dira mojei bisitatxo bat egiteko. Bertan mojekin hizketalditxo labur bat egin, atseden hartu eta Erregeak dantza egitera ere ausartu dira mojek jarritako erritmopean. Ibilbidearen azken zatian San Pedro elizaren aurretik pasa eta Hipdromo etorbidea, Pablo Mutiozabal kalea, Iñigo de Loyola kalea eta Geltoki kalea zeharkatuta Antonio Mercero plazara iritsi dira antortxa artean. Su-festa laburrak hartu du kabalgata.
Zaldietatik jaitsi eta Udaletxeko balkoirako bidea hartu dute Okendo plazan bilduta zegoen jendetzari hitz egin, gozokiak bota eta erdaraz zein euskaraz eskutitz bana irakurri dituzte Hiru Errege Magoek. Baltasarrek jarri dio ukitu exotikoa ilunabarrari, ingelesez egin baitie harrera herritarrei, hauen harridurarako.
Aurtengoak berritasun bat ere izan du, IV. Marrazki eta pintura lehiaketako sari-banaketak udaletxeko balkoian egin baitira, kabalgataren ostean. Olatz Bardajik irabazi du 10-12 urte bitarteko mailan eta aurtengo Erregeen kartelaren irudi nagusia izan da bere marrazkia. Gainontzeko mailetako irabazleak Enara Gomez eta Naroa Elvira izan dira.
Gaur gauean lana majo egin behar izango dute Meltxor Gaspar eta Baltasarrek Lasarte-Oriako etxebizitza guztietara iristeko. Goiz oheratu.
Errege bezperako giroaren argazki-galeria: http://txintxarri.info/galeria/572/