Harresi guztien gainetik, hitzak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urtarrilaren 3a

Presoen lagunak taldeak Lasarte-Oriako Elkartasun Eguberri egitarauari amaiera emango dio gaur. "Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik jasotako hitzak" errezitaldia ohiko hitzordua bilakatu da herrian dagoeneko eta gaur 19:00etatik aurrera, ekitaldiaz gozatzeko aukera izango da.

Manuel Lekuona kultur etxeko aretoan gaur arratsaldeko 19:00etatik aurrera, presoen hitzak irakurri, dantzatu eta antzeztuko dituzte. Presoen lagunek eta senideek ekitaldi hau antolatzen duten laugarren urtea da eta herritar ugari biltzen dituen ekimena da, bai oholtza gainean, baita ikusle modura ere.

Antolatzaileek kontatu dutenez, "espetxean daudenen herritar, lagun, senideen testuekin osatu dugu aurtengoa ere".

Honetaz gain, Eguberri bezperan Okendo plazan zabaldu zen maindirea ere egongo da Manuel Lekuonako ekitaldian. Izan ere, "kaleko zein errezitaldiko soinu-hiz-usainak jasoko dituen maindirea" izango da. 

Baina errezitaldiaz gain, afaria ere antolatu dute. Xirimiri elkartean izango da eta tiketak 10 euro balio ditu.

Herritarrak ekitaldian eta afarian parte hartzera gonbidatzen dituzte antolatzaileak.

Ahobizarra kentzeko hemen iazko pasarteetako bat: 

Dantzan dabilen herria guria

Bai, kukuka dabil

Edo Ttakun Ttakun

Ostadarra ikusten da

Xirimiria ari dun aldiro

Eta ikusi zukua ateratzen gaztiak

Eta ikusi sortur eta sortuz guztiak

Plazerra da Txintxarriaren

Oihartzunak irakurtzia

Dilin dalan dilin dalan

Plazerra gure hitzekin egiten dezutena

Sentitu, ikusi eta entzutia

Eta gaur zuen artian egotia ere!  

(Aitzol 2012 Paris)