Trintxerpeko kaltetuei laguntzeko puntua Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2014ko urt. 3a, 10:20

Urte zahar egunean Trintxerpeko 42 familia etxe gabe geratu ziren. Elkartasun handiz Pasaia eta inguruko herrietan gaiak jasotzen ari dira familia hauei laguntzeko. Lasarte-Oriak ere bere harritxoa jarri nahi du.

Gure herrian elkartasun puntu bat egongo da astelehenetik aurrera, Alcar Leihoak. Bertan kaltetuei laguntzeko beharrezkoak dituzten gaiak jaso eta Pasaiara eramango dira. Bilketa  9:30-13:30 eta 16:00-20:00 ordutegian egingo da. Informazio gehiago nahi duenek facebook-eko Yo soy de Lasarte-Oria orrialdean eskura dezake.