Eguerdian egin dute Jaiotzen Lehiaketako sari banaketa. Ekitaldia Pako Hitak, Jose Luis Morenok eta Ixabel Zuaznabarrek gidatu dute, Danok Kideko partaideak hirurak. Eskerturik agertu dira bai lehiaketan parte-hartu duten guztiekin, baita sari gisa eman dituzten egurrezko grabatua egin dieten artista lasartearrekin ere. Jendez bete da Danok Kideren egoitza eta gurasoek ez dute aukerarik galdu euren etxeko txikitxoei argazkiak ateratzeko sariak eskutan zituztela.
Aurkeztu diren 67 artista horietatik 40 Jose Manuel Monjerenak izan dira, Brancussi eskolakoak, eta sarietako asko ere zakuratu dituzte. Pozik zen Monje bere ikasleek egindakoarekin: "Urtero aurkezten ditugu jaiotzak lehiaketa honetara eta benetan eskertu nahi diet neska-mutilei ikasteko jarri duten arreta, hurrengo urtean ere hemen izango gara".
Epaile lanetan Eva Lizarraga eta Maria Pilar Dorronsoro aritu dira eta saridun suertatu diren Belen guztiak Muebles Intxaustin ikus daitezke urtarrilaren 7a bitartean. Egun horretan pasa beharko dute parte-hartzaileek euren jaiotzak jasotzera. Muebles Intxausti altzaritegira dendaren ordutegian edota elizara 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Saridunak:
A kategoria
1. Brancussi Eskola
2. Brancussi Eskola
B kategoria
1. Sheila Serrano
2.Irati Martija, Sara Etxeberria eta Maria Torres
C kategoria
1. - (hutsean utzi dute)
2. Brancussi Eskola
D kategoria
1. Ana Sanchez
2. Ana Barrera