Juan Revueltarentzat bizikleta

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 27a

Herriko PSE-EEk aurten bigarrenez jostailu bilketa egin du bere egoitzan. Bertara jostailuak eramaten zituztenen artean bizikleta bat zozketatu da eta Juan Revuelta herritarrarentzat izan da saria. Gaur eguerdian Jesus Zaballosek eman dio bizikleta.

Jostailuak jaso ditu bere egoitzan herriko PSE-EEk 15 egunetan zehar beharra zuten familien artean banatzeko. Hauek Caritasen esku utzi ditu eta Jesus Zaballos pozik azaldu da herritarren erantzunarekin. "Eskerrak eman nahi dizkiegu guztiei egindako ekarpenagatik".

Elkartasun keinu hau nolabait saritzeko, jostailuak eraman dituzten herritarren artean zenbakiak banatu dituzte bizikleta baten zozketan parte hartzeko. Horrela saritutako zenbakia 46a izan da, Gabonetako loteriako azken bi zenbakiak, eta honen jabea zen Juan Revuelta herritarrak eskuratu du paseo bizikleta ederra. "Castelló-ra goaz bizitzera eta emaztearentzat izango da bizikleta, berak erabiliko du".  Saria bere semea Manurekin batera jaso du Jesus Zaballosen eskutik.