Buruntza mendian elkartu dira hainbat herritar jai giroan urtea agurtzeko asmoz. Eguna lainotuta esnatu arren, Buruntzara igo direnek kirola egiteaz gain, hamaiketako ederra egiteko aukera izan dute. Sagardo eta ardo tragoxkarekin txorixo pintxoa jan ahal izan dute trikitixa doinuek giroa alaitu bitartean.
Bigarren urtez Ostadar mendi sailak Ttakunekin batera antolatu du ekimena ohitura berri bat Lasarte-Orian errotzeko asmoz. Euskal Herriko hainbat txokotan egiten dira halako irteerak esta ekimenak herriko mendizaleen artean harrera ona izan duela ikusita aurrerantzean ere hala egiten jarraitzea da bi taldeen nahia.
Iaz berehala bukatu zen janaria eta aurtengoan jaia pixkat luzatu ahal izan da San Rokeko aterpean. Indarberrituta ekingo diote horrela herritar askok urte berriari.