Galdera konprometituenak ere erantzun ditu Amaia Andresek. Kirol ibilbidea errepasatu eta LOKEko presidente den aldetik dituen erronkez ere min-tzatu gara. Gauzak diren bezala esan zalea da. Zirt edo zart, bakoitzari berea eman dio LOKEren historiako lehen emakumezko presidenteak.
Orain ari omen zara goza-tzen kirolarekin. Goi-mailan zenbiltzanean ez al zenuen gozatzen?
Disfrutatzen nuen, baina oso gutxitan. Hainbesteko esfor-tzua eskatzen zidan... Zenbait entrenamendutan edo bidaietan bakarrik gozatu nuen zerbait... Momentuan ez duzu ia ezer baloratzen.
Atletismoko lehen urteez oroitzapen ona gordetzen duzu ordea. Loinazpe ikastetxea, Altamira zelaia, Ordiziako kluba… Zer esan nahi dute zuretzat?
Horiek dira nire oroitzapen onenak. Beasainen hasi nin-tzen atletismoa egiten, gimnasiako irakasleak bultzatuta. Hasiera haietan izugarri gozatzen nuen. Ordiziako Klubean familia txiki bat ginen.
Oso goiz hasi zinen atletismoan nabarmentzen. Espainia mailan bazuten zure aditzera 13 urte bete-tzerako. Onura edo kalte egiten du? Ona al da hori neskato gazte batentzat?
Ez. Gertatzen dena da ezin duzula ezer egin, inertziaz etortzen zaizu guztia. 15 urterekin jada nazioarteko txapelketetan aritzen nintzen. Nik ez nuen serio entrenatzen. Korrika egiteagatik egiten nuen korrika... Ez nuen nire burua gehiegi behartzen. Baldintza onak nituen lasterka egiteko eta kito. Baina urteak pasa ahala konturatzen zara psikologikoki oso gogorra dela. Beste gauza batzuk egin behar dira adin horrekin. Ni ikasten ari ez banintzen, korrika nenbilen.
"Anekdota gisa esango dizut lehen San Sebastianak eta Santo Tomasak 33 urterekin gozatu nituela, pentsa, baina aurretik ere ez nituen gehiegi faltan botatzen"
Diskoteka eta herrietako festetara gutxitan joaten zinen orduan…
Ez nuen faltan botatzen. Lehen San Sebastianak, Santo Tomasak 33 urterekin gozatu nituen, pentsa. Garaiak aldatu egin dira orain.
Bi urtez geldirik egon zinen oin kaboak zenituela eta, ebakuntza egin zizuten eta…(galdera eten du)
Minekin hasi nintzen 16 urterekin. Garai haietan kirol-medikuntza ez zegoen hain aurreratuta. Bizi osoan plantillak jarrita bizi edo ebakuntza egitea ziren aukerak.
Aukera okerra egin nuen. Alvarez medikuak operatu ninduen, dena azkar xamar joan zen, presionatuta sentitu ginen komunikabideengatik. Urte eta erdi entrenatu gabe egon nintzen, eta lehen 6 hilabeteak gurpildun aulkian egin nituen. Gelditzea beste aukerarik ez nuen eduki. Gaur egun ez dute inor operatzen lesio horregatik. Eta errekuperazioa ere oso garatua dago orain. Pena izan zen...
Madrid eta eta goi-mailako Blume errendimendu zentroa. Zer esan nahi dute bi hitzok zuretzat?
Buff... esanahi txarra dute niretzat. Bekadun joan nintzen hara 17 urterekin. Aldaketa handia izan zen. Familia zirudien klub txiki batetik nentorren... eta guztia handi gertatu zitzaidan. Institututik goi mailako zentro batera joan nin-tzen. Ni baino jende zaharragoa zegoen.
Entrenatzaileek asko zain-tzen ninduten, egia da, baina hango entrenatzaileak ez zintuzten pertsona bezala baloratzen. Haientzat zenbaki bat zinen, marka bat. Jokabide sobietarra zen. Blumeko atea zeharkatzen zenuenean ez zinen inor. Askoren artean, beste atleta bat bakarrik zinen haientzat. Baina emaitzen aldetik onenak izan ziren… Munduko bi txapelketatan parte-hartu, Europako hirutan eta 1992an Bartzelonan izan zinen Olinpiar Jokoetan. Ez da gutxi. Baina pasa izan behar dudan guztia pasatzeko ez nuen hainbesteko saltoa eman.
Zer izan ziren zuretzat 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoak? Lehenengo kanporaketan kaleratua izan arren, marka pertsonala egiteko asmoarekin irten eta gertu geratu zinen…
Oro har, sekulako esperientzia izan zen. Eta harro esan dezaket Ordiziako klubeko atleta izanda joan nintzela Bartzelonako Joko Olinpikoetara. Kirolarioi kasu asko egiten ziguten, nahiz eta maila ona ez eduki. Kazetariei Ordiziakoa nintzela esateak ileak lazten zizkidan.
Emaitzak gainera onak izan ziren... Dena atera zen primeran, inaugurazio ekitaldia, domina festa...
Kalean zindoazela eta Espainiako txandalarekin ikusita besarkadak eta animoak ematen zizkizuten... ene... NBAko jendea ikusteak ere harritu ninduen, asko aberastu ninduen esperientzia izan zen... Ez dut sekula ahaztuko.
"Ez nuke ezer aldatuko. Ametsa bete dut. Betebeharrak eginda nituenaren sentsazioarekin utzi nuen kirola eta jende guztiak ezin du hori esan"
Donostiako Belodromoari kariño berezia diozula uste dut.
Bai, ia Olinpiadakoa baino oroitzapen hobea dut. Olinpiada beste gauza bat da. Baina Euskadiko Sei Orduetako antolatzaileek izugarri ondo tratatu gintuzten. Belodromoa beterik, jendeak apustu egiten zuen... Hura zen giroa! Dueloa egin nuen Ainhoa Ostolaza txirrindulariarekin. Berak lau buelta egin behar zituen eta nik bi. Normalean beti atletak irabazten zuen. Gogoan dut ez nuela ohorezko itzulia bizikleta gainean eman nahi izan eta proba amaituta baserritarrek dirua eman nahi izan zidatela niregatik apustu egin eta dirua irabazarazi nielako.
Zertarako balio izan dizu hainbeste sufrimenduk? Hainbeste serie, kilometrok, minek, lesiok… Konpentsatzen al dute zerbaitetan?
Bai. Ez nuke ezer aldatuko. Nire ametsa bete dut. Betebeharrak eginda nituenaren sentsazioarekin utzi nuen kirola eta jende guztiak ezin du hori esan. Bidean asko galdu dut, asko baino gehiago. Baina Olinpiadengatik edo Euskadiko Sei Orduengatik bakarrik merezi izan du.15 urte pasa dira kirola utzi nuenetik, baina berriro diot, esperientziak eman dizkit, bizitzan beste ezerk eman ezin izango zizkidanak.
Bestalde, Sabino Arana saria ere jaso zenuen Arriaga Antzokian Chourraut eta Nelly Carla herritarrekin batera. Errekonozimendu polita ez?
Polita izan zen. Aurretik, Patxi Lopez lehendakari zela Eusko Jaurlaritzak euskal olinpismo guztiari omenaldi moduko bat egin zigun. Eta gerora etorri zen Sabino Arana saria, Unda eta Chourraut bezalako egungo kirolariak 80 urteko lehen euskal emakume olinpikoarekin batera ikustea oso hunkigarria izan zen.
Zure datuak irakurtzen eta aztertzen aritu naiz eta gauza batek deitu dit atentzioa. 1m 65cm eta 52kg pisatzen zenituen sasoian zeundenean. Finago ezin da egon.
Bai oso fin nengoen. Gerora 60 kilo pisatzera ere iritsi nintzen. Kirolari baten bizitzan aldaketa asko egoten dira, baina bidea egiten jarraitzea da garrantzitsua.
Marka ona duzu gainera 800 metroetan: 2:02:33. Gaur egun Euskal Herrian ez dago inor marka horietan dabilenik. Zertan aldatu dira gauzak?
Gaur egun ez dabil inor, baina marka egingarria da. Pentsa, nesken Munduko Errekorra 1:53an dago. denbora hori ez da inoiz hautsiko. Seguru ez dela halakorik berriz egingo.
Doping asko zegoen garai haietan eta zuk bazenekin zein zihoan garbi eta zein ez. Gaur egun, zorionez, kontrolak asko gogortu dira, baina garai haietan marka estratosferikoak egin ziren. Dena den, klubeko edo Gipuzkoako norbaitek nire probintziako errekorra kenduko balit ilusioa egingo lidake, baina gaur egun urruti xamar dabiltza.
Mediterraneoko Jokoetan ere maila txukuna eman izan duzu. 1991an Atenasen bosgarren 800 metroetan eta hirugarren 4X400en Espainiarekin. Bi urte geroago Narbonan brontzea 800 metroetan.
Bereziki gogoan daukat Greziako errelebo hura. Taldekako lorpenak askoz gehiago gozatzen dira, badakizu.
Pista estalian 6 aldiz izan zara Espainiako txapeldun (1986-1995 artean). Aire librean behin bakarrik (1993). Zein izan daiteke arrazoia?
Nik uste gaizki planifikatzen genituela denboraldiak Bartzelonako urtea kenduta. Urte hasieran egiten den pista estaliko denboraldian ia marka hobea dut aire librean baino. Ez da normalena. Apirila edo maiatza aldera ia beti anemiaren batekin edo hasten nintzen...
Badaude pertsona batzuk zure kirol ibilbidean, bai momentu gozoetan eta bai babesa behar zenuenean alboan izan dituzunak. Josetxo Imaz, Txato Caballero eta Benjamin Gonzalez entrenatzaileez ari naiz. Zer esan nahi dute izenok zuretzat?
Ba, tamalez, hirurak hilda daude. Imaz eta Caballerok asko zaindu ninduten etxeko klubean. Biei oso eskertuta nago. Oraindik ere emozionatu egiten naiz. Asko esker-tzen diet formatu ninduten horiei. Entrenatzen ez bazenuen errieta egin eta behar izanez gero etxera zure bila joaten ziren horietakoak ziren. Beti aritzen ginen txantxetan... Gerora, Benjamin Gonzalezekin aritu nintzen. Gonzalez Munduko Txapeldun izan zen 800 metroetan eta ohorea izan zen berak entrenatu izana, baina ez zitzaizkigun gauzak ongi atera.
"Manuel Morales eta Jesus Diez dira era altruistan itzaleko eta itzelezko lana eginez LOKE aurrera atera dutenak, asko zor diegu haiei"
Orain LOKEko presidente kargua hartu duzu. Zer esan nahi du karguak zuretzat?
Argi utzi nahi dut. Manuel Morales eta Jesus Diez dira era altruistan, itzaleko eta itzelezko lana eginez klub hau aurrera atera dutenak.
Errelebu bat behar dute, niretzat pertsonalki poztasuna izan da Ohorezko presidente izendatu izana. Beraiek ere lanean jarraituko dute, baina ni izango naiz Diputazioa, erakundeak eta Michelinen gisako babesle pribatuen aurrean aurpegia emango duena. Krisiaren eraginez, diru-laguntzak asko jaitsi dira, egoera zaila da eta hor ere ahal dudan guztia egingo dut klubaren hobe beharrez.
Ze helburu dituzu zure agintaldian?
Aurrekoek egin duten lanarekin jarraitzea. Baina batez ere herriko kirola eta neskena bultzatzea dut helburu. Oinarria landu behar dela uste dut. Eskolartekoetan dabiltzan gaztetxoekin egin behar da lan, piramide bat bezalakoa baita hau.
Gure kasuan, LOKEn, oinarri ona daukagu. Gehienak neskak dira, %80 inguru. Urteek aurrera egin ahala, 15-16 urterekin dagoen kortea zaindu behar dugu. Dena delakoagatik, askok adin-tarte horretan uzten baitute kirola. Unibertsitatera joaten direnean ere askok kirola alde batera uzten dute. Harrigarria da, etapa zail hori pasa duten asko 40 urterekin berriz hasten direlako kiroldegietako gimnasioetara joaten. Nik ez dut kirola konpetizio mailan bakarrik ulertu nahi, jendeak kirola jarduera fisiko bezala ulertzea nahi nuke, lehiaketez ahaztuta.
LOKEk kirol eskaintza handitu dezake?
Zaila da. Gaur gaurkoz judo, gimnastika erritmikoa, tenisa eta atletismoa ditugu LOKEn. Lehen Ping pong eta zikloturismo sekzioak ere bagenituen... Tamalez galdu egin dira.
Eliteko kirolari ohi izateak lagunduko al dizu zure presidente lanean?
Borrokan egin behar badut egingo dut. Kirolak eman dizkidan baloreak transmititzen saiatuko naiz. Eliteko kirolari izan naizen aldetik, nire aletxoa gehitzen saiatuko naiz.