Gabonetako Haur Parkea ofizialki inauguratu dute

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 21a

Eguerdian zabaldu ditu ateak Gabonetako Haur Parkeak. Goiz-goizetik haurrek Michelingo kirol-guneko pilotalekuan eta tenis pistetako batean jarritako puzgarri, makina eta jolasez gozatzeko aukera izan dute.

Inaugurazio ekitaldian izan dira Taxio Arrizabalaga Udaleko Gazteria, Festa eta Kirolak saileko zinegotzia, Rosa Illarramendi Udaleko kultur-teknikaria, DYA eta Langabetuen plataformako ordezkariak. Hamar egunez nahikoa lan izango dute herriko txikitxoen emozioak kontrolatzen. Ludoteka, puzgarriak, txirristrak, futbolinak, eskulanak, bizikletak, zezen-mekanikoa... denetarik izango da. Baita ikuskizun eta tailerrak ere. 

Tabernaren ardura Lasarte-Oriako Langabetuen Plataformak hartu du eta DYAko sorosleak ere GHPan izango dia, haurren osasuna bermatzeko. Parkearen muntaiaz Animagic enpresa arduratu da eta guztira 15 begirale kontratatu dizkio Ttakun Kultur Elkarteari. Bi koordinatzaile ere egongo dira lana behatzen.

Ordutegia honakoa: 11.00etatik 14.00etara arte goizez eta 17.00etik a 20.00etara arratsaldez. 

Sarreraren prezioa euro bateko da helduentzat eta gehienez 250 pertsona sartu ahal izango dira.