Lasarte-Oriako talde bakarra izan zen The Garax. Avenida jendez lepo ikus zitekeen iluntzean punk bertsio ezagunak entzun asmoz. La Polla Recordsetik hasi eta Cicatrizeraino, bertsio abesti laburrrak, baina indarrez beterikoak eskaini zituzten eta musikariek ez ezik, publikoak ere eztarria urratu xamar alde egin zuen etxera.Oso bestelako doinuak entzun genituen Mendi Kafe Rocken, boogie-woogie eta rock&roll akorde bizi eta dantzagarriak atera zizkion Lee Juniorrek pianoari.Jalgin metal gogorra izan genuen Devhon talde beasaindarraren eskutik eta Zulon Ras+Urbangrinden gindcorea.Musika gogorraren maitaleek ilaje luzeak aurrera eta atzera mugitzeko aukera izan zuten. Azkenik, Siglo 20n Mr. Kostraren eta Mr. Kalikutaren afrikar doinuak entzun ziren.
Zirkuitu musikalaren argazki galeria eta honatx ikusgai: ARGAZKI GALERIA