Nikaraguarren festan euria protagonista

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 2a

Lasarte-Oriako nikaraguar kolektiboak jaialdi kulturaniztuna antolatu du asteburuan Udalarekin elkarlanean.

Eguraldiak festa zapuztu egin zien hein handi batean larunbateko ekintzei dagokienez, baina ez zuten umorerik galdu euren etxeetatik produktuak plazaratu zituzten herritarrek. Udaletxeko arkupeetan babestuta, mahai batzuk jarri zituzten euren herrialdeko produktuak herritarrei erakusteko asmoz. Egia esan, ez zuen arrakasta handirik izan hotza egiteaz gain sekulako zaparrada bota zuelako larunbata eguerdi aldera. Dena den. goizteik hasi eta eguerdiko 14:00etara arte Nikaraguako produktu tipikoen azoka prestatu zuten Okendo Plazan eta herrian guraren bestelako kulturak  badaudela erakusteko behintzat balio izan zuen. Jarritako mahai edo postuetan nikaraguako produktuez gain, Peru eta Kolonbiakoak ere ikusgai zeuden. Besteak beste  haragia, olioa, pintxoak eta fruta ikus zitekeen txukun-txukun prestatuta. 

Ostiraleko jaia
Ostiral gauean berriz, Abend kafe-antzokian musika-festa handia egin zuten Abraham Castellón y Los Recoge Baba taldearen parte-hartze bereziarekin. 

Jende asko bildu zen 

Abendera eta jaia gaueko ordu txikietara arte luzatu zuten batzuek. Asteburuko ekimenek harrera ona izan zuten herriko nikaraguarren artean, baina eguraldi txarrak festa zapuztu eta ezin izan zuten euren jaialdi kulturala nahi bezala zabaldu. Hurrengo urtean izan beharko du.