Azken asteetan asko ari dira izaten herriko denda eta tabernetan gertatzen ari diren lapurretak. Gaur goizaldean Santxo tabernan sartu dira. Atea puskatu eta taberna barruko makinak txikituta barruan zuten dirua eraman dute. Tabernako jabeak azaldu duenez gabonetako loteria, saski eta hainbat zozketen dirua zegoen ere eta hau eraman dute.
Lapurreta azkar burutu dela aipatu diote ertzainek tabernako jabeari eta aurreko egunetan herriko beste taberna batzuetan egindakoa errepikatu dela. " Dirudienez dirua besterik ez dute nahi lapurrek, krisia dela eta edo Gabonak gertu direlako, dio Ertzaintzak halako erasoak gehitu direla azkenaldian".
Hala ere, tabernarien artean kezka da nagusi. Hauek esandakoaren arabera ahalik eta neurri gehien ari dira hartzen halakoak ez gertatzeko baina hala ere, lapurtzea lortzen dutela diote. Adibidez Mostatxo tabernako jabeak berean saiakera egin zutela aipatzen du, "Txindoki tabernan sartu ziren eta gurean ez zuten lortu" hala ere, behin baino gehiagotan lapurreta egin dietela dio eta nahiz eta alarma sistema berrienak erabili denborarik ez duela ematen azaltzen du. "Lapurreta azkarrak dira, dirua besterik ez dute nahi eta atea txikituta makinak hautsi eta diru hori eramatearekin nahikoa dute".
Pistola eskutan
Gauetan burututako lapurretaz gain, bestelakoak ere gertatu dira gurean. Aldaz horzt klinikako langileek ez dute berehala ahaztuko duela aste batzuk bizitakoa. Hortz klinikan lanean zeudela, gaueko bederatziak inguruan, gizon bat sartu zen aurpegia estalita eta eskutan pistola zuela. Sarreran zeuden bi langileak mehatxatu zituen "kaxan genuen diru guztia emateko esaten zuen bestela tirokatuko gintuela". Dirua eman eta dena oso azkar pasa zela kontatu digute langileek. "Itxaron gelan jendea zegoen baina ez ziren konturatu ere egin, oso azkar pasa zen dena eta zalapartarik gabe". Ertzaintza berehala iritsi zen "dirudienez kaletik pasa zen herritar batek ikusi zuen gizona klinikan sartzen eta berak eman zuen abisua" hala ere, ez dute atxiloketarik egon den jakin. Aldazekoentzat lehenengo lapurreta izan da "eta ez dugu berehala ahaztuko, oso esperientzia gogorra izan zen, oraindik beldurra sentitzen dugu".
Ertzaintzak aipatu zuenez, kotxeraseko DYA dendan lapurreta egin zuen gizon bera izan zitekeen Aldazekoa. Herriko tabernari eta dendariek espero dute halako gehiago ez gertatzea eta Ertzaintza zein udaltzainen zaintza handiagoa eskatzen dute.