Langabetuen plataformak kudeatuko ditu GHPko sarrera eta taberna

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 18a

Eguerdian, herriko langabetuen elkarteak, ASIDEL eta Udalak, eguberrietako haurren parkean egon ohi den tabernaren eta parkerako sarreren salmentaren kudeaketa elkarteari uzten dion hitzarmena sinatu dute.

Udalak publiko egin zuen Gabonetako haur parkeko taberna eta sarrera kudeatzeko deialdia. Honetan jasotzen zen herriko edozein elkartek egin zezakeela eskaera. Honakoa egin zuen langabetuen plataformak eta iaz egin bezala, aurten ere hauei egokitu zaie lana. Eguerdian eginkizun hau aurrera eramateko akordioa sinatu dute alkatea eta ASIDEL-eko Emilio Robledo eta Jesus Conde plataformako ordezkariek.

 Iaz balorazio positiboa egin zuen langabetuen plataformak eta nahikoa izan ez arren, "ia 200 lagun gaude elkartean izena emanda", elkartearen hainbat lanetarako lagungarria izan zen "iaz ateratako dirutxoa".