Lasarte-Oriako tenis txapelketa saritua

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 18a

Gipuzkoako Tenislarien elkarteak txapelketa onenaren saria eman dio Lasarte-Oriako txapelketari.

Joan den larunbatean, abenduak 14, ATG-ren (Gipuzkoako Tenislarien Elkartea) Gabonetako afaria ospatu zen Donostiako Antigua auzoan.

Afaldu ondoren, denboraldi honetako saribanaketa egin zen eta Lasarte-Oriako Txapelketak Gipuzkoako Txapelketa Onenaren saria jaso zuen.

Gaur egun, ATGren barruan Gipuzkoa osoan 20tik gora txapelketa antolatzen dira. Jokalari eta txapelketetako antolatzaileek Lasarte-Oriako txapelketa saritu nahi izan zuten bere ibilbide eta dedikazioarengatik.

Lasarte-Oriako txapelketako antolatzaileek adierazi digutenez, horrela jarraitzea espero dute eta eskerrak eman nahi dizkiete 4 urte hauetan zehar antolatzen lagundu duten guztiei.