Landaberri eskolako ikasleek larunbatean egin zuten neguko jaialdia. Honetan ohi bezala hainbat sari zozketatu ziren eta jakitera eman dutenez hauek izan dira saria izango duten zenbakiak: 1.saria 0187 zenbakiak eskuratu du, 2.saria 1119 zenbakiak eta 3. saria 0295arentzat da. Sarituak izan direnak eskolako harreratik pasa beharko dute abenduaren 20a, ostirala, bitartean. Ondoren oporrak hartuko dituzte urtarrilaren 7ra bitartean beraz, sariaren bila azkar azaltzeko gomendatzen dute.