Ostadar SKT-ko mendi sailak eta Ttakun kultur elkarteak iazko esperientzia errepikatuko dute eta abenduaren 31ean, urteari amaiera emateko jaia antolatuko dute Buruntza mendian. Goizeko 10:00etatik aurrera, Buruntzara igotzen diren herritarrek San Rokeko ermitan txistorra eta gazta izango dituzte indarrak berrreskuratzeko. Girotzeko trikitixa doinuak ere izango dira. Lasarte-Oriatik Buruntza mendirako ibilbidea ordu eta erdikoa da; Azkortetik Buruntzara, aldiz, 20 minutu daudela ohartarazi dute antolatzaileek. Ostadarreko mendi sailak eta Ttakunek herritarrak animatzen ditu urte zahar goizean Buruntza mendira igotzera