Santo Tomas egunean larunbatean, jaia izango da Okendo plazan. Ttakun elkarteak ohiturari jarraiki azoka antolatuko du arratsaldean. Urtero bezala ez dira faltako hotzari aurre egiteko, sagardo, ardo, talo eta gaztainak, dantza eta gabon kantak.
Lasarte-Oriako talogileak jo eta su arituko dira lanean larunbatean taloak erre eta jende artean banatzeko. Eta geroari begira, taloak egiten ikasi nahi duten haurrek, trebatzeko aukera izango dute aurreko urteetan bezala. Taloak egiteko tailerrean ederki pasatzen dute haur eta gaztetxoek, irinez eskuak zikindu eta gero beraiek egindako taloak dastatuz. Telleri baserriko txerria ekarriko dute Okendo plazara. Talo eta gaztainak 2,00 eurotan salduko dira eta taloarekin egindako ogitartekoak 3,50 eurotan. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da egitaraua haurren erromeriarekin. 18:00ak inguruan aterako dira Xumela abesbatzakoak Banaiz Bagarakoekin batera plaza inguruan gabon kantak abesteko, gutxi gorabehera 18:30ean Ane Labaka eta Patxi Etxeberria bertsolarien txanda izango da. Ondoren hasiko da erromeria. Aurten berrikun-tzak izango dira eta euskal dantzekin batera, munduko beste dantza batzuk dantza-tzeko aukera izango da. Pausoak irakasteko fin ibiliko dira ohi bezala David Egizabal eta Maider Oiartzabal. Kukuka antzerki eta dantza eskolako kideak egongo dira plazan, plaza dantzako kideak eta Erketzekoak. Amalur-eko musikari eta herriko txistulariak saiatuko dira plazan bildutako herritarrak dantzan jartzen.
Ttakunetik gonbidapena luzatzen zaie herritarrei baserritarrez jantzi eta kalera irten daitezen.