Kontzertu berezia izango da gainera komentura hurbil-tzen diren herritarrek bertako organoa entzuteko aukera izango dute eta.
Egitaraua
Ana Belen Garcia eta Marife Nogales andoaindarrek aurkeztuko duten egitarauak hiru zati izango ditu. Lehenengo zatietan bi musikagile handien lanak taularatuko dituzte, Pergolesi eta Haendel. Hala nola, Pergolesiren “Stabat Mater“ obrako “Quoe moerebat“, “Eia mater“ eta “Fac ut portem“ zatiak edo Haendel-en “Lascio ch'io pianga“ eta “Ur musika“-ko hainbat zatiez gozatzeko aukera izango da Marife Nogalesen ahotsean. Kontzertuari amaiera emateko, Gabon doinuak izango dira. “Silent Night“, “Adeste Fideles“, “Al Nacimiento del hijo de Dios“ edo “O holy night“ kantei esker Gabonak egun batzuetako aurrerapenarekin iritsiko dira komentura.
Brigitarren organoa
Doinu hauez guztiez gain, Ama Brigitarren komentuko organoa bakarrik entzuteko aukera izango da emanaldian zehar, Ana Belen Garciak hiruzpalau lan bakarka eskainiko baititu. Komentuko organoa 1915. urtean eraiki zuten Azpeitian Ama Brigitarren eskaerari erantzunez. Organo honen doinuak azkenik apirilean entzun ziren Ana Belen Garcia berak Udalak antolatutako Musika Astearen barruan eskaini zuen kontzertuan. Baina orduan jakitera eman zutenez, instrumentu hau ez zen 1991. urtetik jotzen. Andoaingo organistak apirilean aipatu zuenez, Ama Brigitarren komentuko organoa “soinu kalitate oso onekoa“ da.