Gaztea irratiak antolatzen duen Gaztea Parody lehiaketan berriro ere, lasarteoriatarren bideo bat dago lehian. Dinbi Banda batukadak iaz garaipena eskuratu zuen “The Lazy song“ abestiarekin eta oraingoan Lasarteko Kukukiak taldeak saria eskuratzen saiatuko da. Lasarteko Kukukiak taldeko bi kideek Pink abeslariaren “Try“ bideokliparen koreografia dantzatzen dute bideoan.
Bozka epea ireki da eta ostegunera arte ahal diren bozka gehienak eskuratu nahi ditu taldeak hurrengo fasera iristeko. Eguneko bozka bat eman daiteke. Animatu eta bozkatu!