Euskarazko produktuen katalogoa eskura

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 12a

Opariak egiteko momentuan gaude eta eskura izaten dugun produktu aukera zabalaren aurrean zer erosi aukeratzea lan zaila izaten da askotan. Erosketa hauek errazteko parada eskaintzen du www.katalogoa.org web orrialdeak.

Honetan euskarazko produktuen katalogo zabala jasotzen da guztia adinka sailkatuta. Euskarazko musika, filmak, komikiak, jostailu eta jolasak daude aukeran. Jostailuak, liburuak, musika... zein da aukeran opari egokiena? Zaila da erantzuna topatzea baina euskaraz oparitzea badagoela kontutan izan beharrekoa da izan ere, egun euskaraz mota askotako produktuak ditugu eskura ez soilik liburu eta diskoak, baita mahai jolasak edota ordenagailurako jolas dibertigarriak beste askoren artean.

Euskarazko produktuen aukera zabal hau katalogo batean jasotzen da. Katalogoa bera, liburuxka formatoan elkarte denda ezberdinetan aurki daiteke, Euskal Herrian 130.000 ale zabaldu dira. 
Bestela, sarean dago denentzat eskuragarri www.katalogoa.org web gunean. Katalogo honek gainera produktu guztiak zein adinentzat egokiak diren zehazten du lagungarria izan daitekeen informazioarekin. Web ber-tsioa urte osoan zehar dago martxan eta edozein urte sasoietan egin beharreko opariak hautatzeko lagungarria izan daiteke. Gainera erabil-tzaileek euren iritzi, gomendio eta esperientziak gehitu di-tzakete produktu bakoitzari lotuta.

Batez ere gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erre-ferentzia biltzen ditu 16. edizio honek. Hain zuzen, lagungarria delako Lasarte-Oriako udaleko euskara zerbitzuak bideratuta, katalogoaren 2.000 ale, banatu dira 16 urtez azpiko kide bat dagoen herriko etxeetara.