Gabonak eta Santo Tomas gertu direla eta Ttakun kultur elkarteak Talo ikastaroa antolatu zuen bart Arrieskalleta elkartean. Bertan hiru talogile prestuk jaki honen prestaketaren inguruan azalpenak eman eta lanean jarri zituzten ikastaroan izena emandako heldu zein gazteak. Hauen esanetan masa ondo lantzea da sekretu bakarra eta gogo pixkat jarrita, edozeinek etxean egiteko modukoak dira.
Parte hartzaileak gustura azaldu ziren ikasitakoarekin. Erraza iruditu arren, etxean egiteko gai izango ote ziren galdetzen zioten bata besteari. Noski nola egiten diren ikasi, praktikan jarri eta azken pausua egindakoa dastatzea izan zen.
Ikastaroan parte hartu nahi eta ezin izan zutenentzat talogileek errezeta esan ziguten.