Basket txapelketa Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 9a

Ostadar SKT-k Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa eta Gipuzkoa Basket taldearen laguntzaz, I. Basket txapelketa antolatu du.

Hitzordua urtarrilaren 4ean izango da. Goizeko 9:00etatik aurrera Okendo plazan 3x3 partidak eta jaurtiketa hirukoitzen txapelketa izango da. Maila guztietako jokalariek parte hartu dezakete, benjaminetatik seniorretara. Hiruko taldeak antolatu behar dira eta kapitain bat egon behar du. Sariak, afariak eta opariak izango dira parte hartzen dutenentzat.

Izena ematea
Izena ematea Ostadar SKT-ko egoitzan egin behar da abenduaren 20a baino lehen. Jokalari bakoitzak euro bat jarri behar du parte hartzea ziurtatzeko.

Taldeak ederki
Bestalde, txapelketako bigarren itzulian murgilduta daude Ostadar SKT-ko nesken taldeak eta sailkapenean ederki daude kokatuak. Kadete mailako errendimenduko neskek partida guztiak irabazi eta lehengo postuan dira; juniorrak bigarren doaz partehartze mailan, lehenengotik 3 puntura.