Udaleko kultura sailak Kukuka antzerki eta dan-tza eskolarekin batera antzerki amateurrari tartea egingo dio aurrerantzean Manuel Lekuonan. Hain zuzen elkarlan horren lehenengo saioa izango da ostiralean ikusi ahal izango den “Biba zorrien izurritea“ antzezlana. Iaz jarri zuen martxan EHAZE Euskal Herriko An-tzerkizale Elkarteak Antzerkizale zirkuitua egitasmoa, eta aurten errepikatu du.
Egitasmoaren helburua Euskal Herriko txokoak an-tzerkiz betetzea da eta, batik bat, euskaraz sortutako an-tzerkia sustatzea. Aurtengo zirkuituko azken saioa izango da ere Markinako Abarka antzerki taldeak Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur-etxean eskainiko duena. Ostiralean 22:00etan izango da hitzordua eta oholtzan Joseba Sarrionandiaren mikroipuinetan “Idazlea zeu zara, irakur-tzen duzulako“ oinarritutako lana izango da Ander Lipusen gidaritzapean. Ipuinak kolore askotakoak dira; batzuk oso dinamikoak eta espresiboak dira eta beste batzuk, ordea, sakonagoak. “Ikusleek iragan urruneko deskribapen umoretsu eta poetikoa jasoko dute“ . Adin guztientzako antzerki lana da eta sarrera 5 eurokoa da leihatilan.