Errege Magoen marrazki lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 9a

Megabak marrazki lehiaketa antolatu du. Gaia “Errege Magoak” da eta 3 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Marrazki bakarra aurkeztu daiteke eta adinaren araberako hiru talde egingo dira. Adin kategoria bakoitzean saritu bat egongo da eta hiru horietatik aterako da irabazlea. Hau Errege Magoak iragartzeko erabiliko den kartelean agertuko da. Marrazkiak paperezko formatuan A4 tamainakoa eta tolestu gabe, erlieberik gabe, izan beharko dira. Umearen datuak jarriko dira atzean baita ama, aita edota legezko tutorearen datu pertsonalak ere, izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta harremanetarako telefonoa. Abenduaren 20a da marrazkiak aurkezteko azken eguna Manuel Lekuonan jarri den postontzian.