Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Osasun sailarekin elkarlanean, janari-manipulatzaile ikastaro berri bat emango du. Arrisku handiko elikagaiak erabiltzeko balioko du eta ostalaritzako sektoreari zuzendua da Osasun Sailak eska-tzen duen autokontrolaren inguruko edukiak baititu. Ikastaroa abenduaren 16an izango da Osasun Zentroko bigarren solairuan dagoen erabilera anitzeko aretoan. Ordutegia 09:30etik 13:30era izango da. Prezioa pertsonako 45 eurokoa da; langabetuentzat berriz, 35 euro (erregimen orokorrean dauden pertsonek hobariak izan ditzakete). Informazio gehiago jaso edo izena emateko 943 361 605 edo 943 533 303 zenbakitan.