Emakume zentroak antolatuta larunbatean autodefentsa tailer feminista egingo da Gaztelekuan. Ikastaroa 16 eta 30 urte arteko emakumeei zuzendutakoa da eta aurrez Gaztelekuan bertan eman behar da izena. 30 lagunentzako lekua dagoela azaldu dute antolatzaileek eta doan izango da. Ikastaroaren ordutegia 10:30etatik14:00tara eta 16:30etatik 20:00tara izango da.