Lanbideko ordenagailuak eztabaidagai

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 5a

PSE-EEko Jesus Zaballosek ohar bidez salatu nahi izan du “Jaurlaritzak herrian dauden Lanbideren bulegoekiko azaltzen duen utzikeria”.

Zaballosen arabera hilabete batzuk dira Lanbiden lan bilaketak egiteko dauden ordenagailuak matxuratuta daudela “eta hau oztopo handi bat da gure herrian lana bilatzen ari diren langabetuentzat”. Sozialistek diote “eskerrak duela urte asko udalak apustua egin zuela Kzgunea herrian edukitzearen alde eta behintzat langabetuek beste zerbitzu honetara jo dezakete lan bilaketa egin ahal izateko”.

Egoera denboran luzatu dela ikusita, Zaballosek Jaurlaritzan gaiaren inguruan galdetu duela jakitera eman nahi izan du.