Jostailu bilketa PSE-EEren egoitzan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 4a

PSE-EEk krisi garaian egoera larrian diren familien egoera latza arintzeko bere ekarpena egin nahi du urte amaierako hilabeteotan, eta bizikleta bat zozketatuko du erabiltzen ez dituzten jostailuak behar dituztenei banatzeko ematen dituztenen artean iaz egin bezala. Gabon egunei begira egingo du jostailu bilketa solidario hau. Jasotako jostailuak Caritas erakundearen esku utziko dituzte, jostailuen banaketa gardentasun osoz egin dadin.

Abenduaren 9an hasi eta abenduaren 20ra bitartean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara zabalik egongo da PSE-EEren egoitza jostailuak jasotzeko. Berrerabiltzeko moduan dauden edozein jostailu jasoko dute eta trukean bizikleta baten zozketan parte hartzeko txartel bat jasoko dute herritarrek. Bizikleta jasoko du, abenduaren 22ko loteria sari nagusiaren azken bi zenbakiak dituen txartelaren jabeak. Hilabeteko epea egongo da saria jasotzeko.