Haurrentzako kirola Gabonetan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 3a

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak Gabonetan kirol eta joko ekintzak antolatu ditu 2002, 2003, 2004 eta 2005 urteetan jaiotako neska-mutilentzat.

Jarduera honetan parte hartzen dutenek, Gabonetan lagun berriak egiteaz gain, kirol eta jolas berriak ere ezagutuko dituzte. Andoaingo Goiburu Golf Elkartera ere irteera egingo dute.

Jarduerak abenduaren 26, 27 eta 30 eta urtarrilaren 2 eta 3an izango dira Udal kiroldegian. Goizeko saioak izango dira, 09:30etik 12:30era

53 euro balio du ekintzak. Prezioan sartuta daude hamaiketakoa, garraioa eta kirol materiala.

Izena ematea irekia dago. Inskribatzeko edo informazio gehiago jasotzeko Lasarte-Oriako Udal Kiroldegiko bulegora hurbildu behar dira interesatuak, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

Kirol zerbitzuak jakitera eman duenez, taldeak gehienez 20 partaide izango ditu. Beraz, plazak hartzeko inskripzio hurrenkera errespetatuko da.