Ander Rekondo Ostadar Beltzak Gure Etxea taldeko gazteak Gipuzkoako selekzioan parte hartzeko probak egingo ditu. Gipuzkoako federakuntzak hainbat gazte deitu ditu probak egin eta jubenil mailako Gipuzkoako selekzioa osatuko duten gazteak aukeratzeko.
Bestalde, Imanol Galarraga gazteak bigarren mailako Zarautz taldearekin egin zuen debuta larunbatean. Oviedoren aurkako partidan amaitzeko bost minutu falta zirela atera zen zelaira.
Beltzak Ostadar taldeko lagunak berriro ere, pozik agertu dira taldeak eta gazteek egiten duten lanak fruituak ematen dituelako.