Pasa den azaroaren 9an taldeko infantil, junior eta absolutuak Errendimendu eta Partehartze ligako 1. jardunaldian izan ziren, Tolosan. Honetan, 29 marka pertsonal berri ezarri ziren eta Gipuzkoako txapelketarako gutxieneko marka bat lortu zuten.
“Denboraldiko momentua kontuan izanda guztiak oso txukun aritu ziren,” azaldu digu Borja Apeztegia Buruntzaldea IKT-ko entrenatzaileak. Talde errekorrak egin zituzten, hala nola, Jon Ibargoyenek 13 urteko 100 m. estilo eta 50 m. tximela probetan; Itsaso Tolosak 16 urteko 1500 m. libreetan 800 m. probako pasean eta proba amaieran eta proba berean Jone Vazquez-ek ere 15 urteko marka berria egin zuen. Nahia Jie Villamedianak 12 urteko 50 m. bizkar, 200 m. bizkar eta 200 m. estiloak probetan hautsi zituen markak eta Ainara Garciak 50 m. bular eta 200 m. estiloetan 13 urteko marka hobetu zuen eta 50 m. bizkar eta tximeleta probetan, aldiz, marka pertsonala egin zuen.
Hainbat izan ziren ere, marka pertsonala hobetu zuten igerilariak. Mikel Soto-k 50 m. bular proban, Enara Arrutik eta Amaia Izagirrek 100 m. estiloetan, Unai Irigoras-ek eta Jone Oiartzunek 50 m. eta 100 m. libreeta eta 100 m. estiloetan lortu zituztenen markak, Nora Irazustak 50 m. eta 100 m. libre eta 100 eta 200 bizkar probetan, Beñat Alkortak 50 m. tximeleta eta 100 m. estiloetan eta Jone Oiartzun-ek 50 eta 100 m. libre eta 100 m. estiloetan.
Aipatzekoak dira Janire Berasarte bi probetan lortu zituen marka pertsonalak. 100 m. libre eta estiloetan. “100 m. libreko markarekin eta lehendik zuen 400 libreko markarekin,” Janirek errendimenduko ligan parte hartzeko txartela bereganatu duela azaldu du Apeztegiak. Nagusienak “denboraldiaren martxaren arabera marka logikoetan aritu ziren,” aipatu du. Txapelketa saio gogor bat buru zutela azpimarratu du entrenatzaileak eta “denborarekin markak hobetzen ikusiko ditugula ziur gaude”.
KZL
Azaroaren 17an, berriz, gaztetxoenek Kirol Zehaztasun ligari hasiera eman zioten. Lehen urteko benjamin mailan, 2005 urtean jaiotako haurrek 50 m. bizkar proban eta 2004 urteko haur batzuk ere 50 metro libreko proban parte hartu zuten. Andoni Irazu 2004 urtekoen artean hirugarren izan; 2005 urteko artean, berriz, Unai Barcina eta Nora Imaz izan ziren azkarrenak. 2004 urteko gainontzeko igerilariek, berriz, 100 m. bizkar proba izan zuten. Ain-tzane Sarobe bigarren sailkatu zen. Mutiletan, taldeko azkarrena Eneko Elizasu izan zen hirugarren sailkatuz. Bestalde, errelebo mistoak ere izan zituzten maila honetan, 6x25 m. estilo librean.
Emaitzaz gain, balorazio oso positiboa egiten du entrenatzaileak “haurrek distantziak arazorik gabe burutu zituzten baita arautegiaren inguruko baldintzak ere”.
Alebin maila
Alebinek ere adinaren arabera proba desberdinak izan zituzten. Lehen urteko alebinek 50 m. bular eta 200 m. bizkar probak izan zituzten eta bigarren urtekoek aldiz 100 m. bular eta 200 m. bizkar probak.
Lehen urtekoen artean, nesketan lehen hiru postuetan Buruntzalde IKT-ko kideak izan ziren. Lehenengo Leire Martin, bigarren Ainhoa Martin eta hirugarren Aiora Casado, “hirurak ere, benetan marka onak eginez”.
Adin honetako nesken 200 m. bizkar proban ere Leire eta Ainhoa Martin izan ziren lehen bi sailkatuak. Gainera, Leirek 10 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen. 2003 urteko mutilen artean Unai G. Somovilla izan zen azkarrena 50 m. bular proban. Unai bigarren izan zen eta 10 urteko taldeko errekor berri bat ezarri zuen. 2002 urtekoen artean, bi probetan Lander Sorozabal izan zen mutiletan azkarrena. 200 m. bizkar proban, gainera hirugarren izan zen eta taldeko marka hautsi zuen.
Bigarren urteko alebinen artean bi probetan azkarrena Irati Arzalluz izan zen, bietan lehenengo postua lortuz. Mutiletan, 100 m. bular proban Jon Soto hirugarren izan zen eta 200 m. bizkar proban laugarren. Bietan talde errekorra egin zuen, baita 50 libre proban eta erreleboko pasean. Saioa amaitzeko alebinek 4x50 libre erreleboa izan zuten. Nesketan, Irati Arzalluzek, Nerea Calvo-k, Nerea Garcia-k eta Leire Martin-ek osatutako taldea nagusi izan zen. Mutiletan talde batek Jon Soto, Xabier Alonso, Unai G. Somovilla eta Lander Sorozabalen taldeak bigarren postua eskuratu zuen. Ondorioz, “orokorrean benetan gustura gure igerilari txikiek egindako txapelketarekin. Bereziki aurten hasi berriak direnekin,” onartu du Apeztegiak.