Lehengo larunbatean, azaroaren 9an, Espainiako Super Kopako jardunaldia izan zen Hondarribian. Honetan LOKEko Fermin Balda eta Oscar Garridok parte hartu zuten, 73 kilo azpiko mailan.
Baldak bosgarren postuan amaitu zuen lehia. Final aurrekoetaraino borroka guztiak irabazi zituen gazteak, baina Pablo Castelao asturiarraren aurka galdu zuen finalen egoteko aukera. Hirugarren postuaren lehian ere Dimas Leiros galegoaren aurka huts egin zuen. Oscar Garridok berriz, bi borroka irabazi zituen eta final zortzirenetan galdu zuen Extremadurako Antonio Mazaren aurka. Ez zuen bigarren aukerarik izan. Asteburu honetan, LOKEko juniorrak Amurrion izan dira Espainiako kopako jardunaldian.