Azaroaren 22an, Musikarien zaindariaren eguna da, Santa Zezilia eguna. Egun hori ospatzeko, Udal Musika eskolako ikasle eta irakasleek kalejira eginteko asmoa zuten gaur herriko kaleetan barrena. Eguraldi txarra medio musikari gazteek emanaldi laburra eskaini dute Manuel Lekuonan bertan. Kalejira txikia egin dute gazteenek ikusleen artetik oholtzan zaharrenek musika jartzen zuten bitartean. Ondoren denak oholtzara igo eta Ikusi mendizaleak, euskara, arratsalde honetan eta musikalean abestiak eskaini dituzte.
Guraso eta lagunak ikusleen artean izan dituzte eurekin abestuz eta txaloak ematen. Emanaldia bukatzean kultur etxeko kafetegian txokolatada ederra egin dute. Santa Zezilia egunean, ostirala musika eskola itxia egongo da.