Partida ederra izan zen Soraluzen ostiralean jokatutakoa. Arteagak eta Xanet Imazek Altuna eta Martija izan zituzten aurrez aurre eta 21-22 galdu zuten.
Partida oso berdinduan, bi aurrelariek lan ederra egin zuten. 4-6 aurre hartu zuten Arteaga eta Imazek baina Altuna eta Martijak momentu batean 13-6 jartzea lortu zuten. Pixkanaka, markagailua berdintzea lortu zuten Arteagak eta Imazek eta 21-21izan ziren. Baina azken tantoan Altunaren pilotakadak, gantxo batek erabaki zuen partida.
Joxe Felix Solanok Intzako arduradunak adierazi digunez, “zorte txarra izan zuten. Partida osoan zehar ez zuen Altunak gantxo ederrik egin eta azken tantoan izan behar. Pena handia da Axier finalean ez egotea”.
Ezker hormako finalerdia
Bestaldfe, larunbatean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Ezker hormako Gipuzkoako txapelketako finalaurrekoa izango da Kirol guneko pilotalekuan.
Intzako I. jubenil mailako bikoteak, Axier Arteaga eta Mikel Arangurenek Aurrera Saiazeko Txiapuso-Aburuza bikotea izango du aurrez aurre.
Intza taldeko arduradunak Joxe Felix Solanok adierazi digunez, “partida irabaztea espero dugu”. Era honetara, abenduaren 1ean Ezker hormako finalean egoteko aukera asko dituztela onartu du.