Lasarte-Oriako bikote gazteak, Axier Arteaga eta Mikel Arangurenek, Aurrera Saiazeko Txiapuso-Aburuza bikotea izan dute aurrez aurre.
Asko kosta zaie irabaztea. Asier Arteaga eskuetatik larri samar dabil eta jokoan gehiegi sartu behar izan du Aranguren atzelariak ez ziolako behar beste lagundu atzeko koadroetan. Dena den, txartela poltsikoratuta, txapela janzteko aukera izango dute datorren astean.