Eneritz Busto atletak aipamen berezia izan zuen

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 13a

Gipuzkoako Atletismo Federakuntzak 2012-2013 denboraldiko atleta hoberenak saritu zituen azaroaren 8an, Palacio de Aiete hotelean egin zen ekitaldian.

Honetan Eneritz Busto LOKEko atleta gazteak aipamen berezia jaso zuen. Izan ere, pista estaliko denboraldian proba konbinatuetako Euskadiko errekorra lortu baitzuen Lasarte-Oriako gazteak.