Emakumeen zentro zibikoan egin dute agerraldia bertako teknikari berriak, Joana Azpitarte eta Maria Salsamendi, Gorka Lizarraga Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Maite Higuero arduraduna eta zentroko bi erabiltzailerekin. Hauek egitarauaren nondik-norakoak eman dituzte eta jendea animatu nahi izan dute hauetan parte hartzera.
Maitek azaldu duenez, Zentro Zibikoaren kudeaketan enpresa aldaketa egon da duela gutxi eta egitaraua osatzeko garaian erabiltzaileekin, lehengo teknikariekin eta oraingoekin adostu da. Azaroaren 25a aitzaki bezala hartuta ekintza gehiago antolatzea erabaki zen indarkeria edozein adinarekin azaltzen delako. Joana Azpitarte teknikarik aurreko astean maitasun errmantikoaren inguruko ikastaroa hasi eta gaur izango dela bigarren saioa. Horretaz gain, ostiralean zentroko emakumeek antzerkia egingo dute eta honakoa ikusteko Manuel Lekuonan hartu behar direla sarrerak. Bideo foruma azaroak 19an izango da Manuel Lekuonan eta Blue Valentina filma ikusiko da. Honekin indarkeria moten inguruan hausnartzeko tartea izango da.
Azaroaren 22an 21:30ean Araeta jatetxean afaria egingo da eta "dagoeneko izena eman daiteke, menua 22eurokoa da eta ostean dantzaldia izango da". Zentroan bertan eman daiteke izena baita emakumezentroa@lasarte-oria.org helbidean. Azaroaren 23an ipuin kontalaria egongo da haur liburutegian eta honetan ipuin ez sexistak izango dira, "estereotipoetatik kanpo". Azaroaren 25ean bertan elkarretaratzea egingo da Okendo plazan eta Abenduaren 14ean emakume gazteei 16-30 urte artekoak, zuzendutako autodefentsa tailerra. Honetan alderdi fisikoa zein psikologikoa landuko direla aipatu du teknikariak.
Ostiralean Antzerkia
Noemi Fernandez eta Maria Isabel Serrano Zentroko erabiltzaileak eta antzerki taldekoek animatu nahi izan dituzte herritarrak ostiralean Manuel Lekuonan 19:30ean egingo duten "Madamren Cabareta" lana ikustera hurbil daitezen. Adin guztietako emakumeek osatzen dute 12 laguneko taldea eta lana antzezteaz gain, idatzi ere beraiek egin dutela azaldu dute. Esperientzia baerasgarria da Serranoren ustez etxeko andre izan edo ez "emakumeek askotan izaten ditugun konplexuak uxatzeko". Sarrerak, gonbidapenak, Manuel Lekuonan har daitezke dagoeneko.