Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin eta berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea. Horrela hasten da Grimm anaiek idatzitako ipuin klasikoa, "Jon Beldurgabea".
Eta honetaz haur-antzerkia modura gozatzeko aukera izango dute bihar haur, gazte zein helduek Manuel Lekuonan, 18:00etatik aurrera.
Txalo produkzioak taldeak eskainiko duen lana, divertimento bat da, hau da, aktore-jolas bat, non clown bik Grimm anaien ipuin ospetsua antzezten duten. Aitor Fernandino herritarra eta Alfonso Diez izango dira bi antzezleak. Lasarte-Oriako aktoreak Jonen papera egingo du eta adorearen argia erakutsiko du; Alfonso Diezek, berriz, gainontzeko pertsonaiak egingo ditu.
Bi aktoreek esperientzia handia dute umeentzako ikuskizunak egiten, eta pailazo saiatuak dira.
Sarrerak
Antzerkirako sarrerak eskuragarri daude Manuel Lekuona kultur-etxeko lehiatilan, 3,70 euro edo interneten, 3,40 euro.