Denetariko produktuak ikusi ahal izan dira: ogia, gazta, eztia, esnekiak, pastelak, letxuak, barazkiak... Kolore eta jaki festa izan da, baina horretaz gain, nekazaritza ekologikoaren aldeko mezua zabaldu nahi izan dute baserritarrek. Hurbiltzen zen ia herritar orok zer edo zer erosi du, kalitatezko produktua jarri baitute Okendon prezio eskuragarrian gainera. Nekazariak kontent ziren saldutakoarekin, goizaldean eguna triste xamar hasi badute ere, eguerdi aldera jendetza bildu da, haizeak bazterrak gogor astindu dituen arren. Udaletxeko arkupeetan umeentzako jokoak ere jarri dituzte eta gaztetxoak beran ibili dira egurrezko uztaiekin eta makilekin jolasean.
Oraindik garaiz zaudete, 14:30ak arte egongo baitira Okendon.