Bazkide kanpaina gaur hasiko da

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 2a

Ostadar SKT taldeak 2014 urteko bazkidetza kanpainiari hasiera emango dio gaur.

Kirol taldeko arduradunek bazkideei laguntza eskertu eta taldearekin jarraitzera animatzen ditu, “kirol egitasmo hau gauzatu ahal izateko haien diru-laguntza ezinbestekoa baita”.

Honela, kirol elkarteak bazkidetza kuota helbideratuta dutenei daturen bat aldatu nahi izanez gero, abenduaren 18a baino lehen egin behar dutela jakin arazi die. Honetarako, Ostadarreko egoitzara hurbildu, Geltoki kalea 4, edo bertara deituaz 943 360 433. Kuota urtarrilaren 7an kobratuko da.

Oraindik bazkide ez diren herritarrei ere bazkide egiteko deia egiten die. Hauek edo kuota helbideratu gabe duten bazkideek abenduaren 20ra arte dute inskripzioa egiteko. Hau astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Ostadarreko bulegoan egin ahalko dute.  

Lizentziak
Bestetik, Ostadar SKT-k mendiko edo zikloturisten lizentziak tramitatu nahi dituzten herriterrei ohar bat eman nahi die, “urtarrilaren 1ean federatuta egon nahi duenak tramitazioa abenduaren 18a baino lehenago egin behar du”. Lizentzien informazioa eta prezioak Ostadar SKT-ko bulegoan daude eskuragarri.