Igerilariak bikain Ordizian

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 2a

Buruntzaldea IKT-ko igerilariak indartsu jarraitzen dute lehian. Lehengo asteburuan, Errendimendu eta Partehartze Ligako bigarren jardunaldia izan zen eta igerilari gazteek markak hobetzen jarrai-tzen dute. Esatea baterako, Euskal Herriko bost marka gutxieneko egin zituzten txapelketa honetan.

Errendimendu eta partehartze ligako bigarren jardunaldia izan zen azaroaren 23an, Ordizian. Buruntzaldea IKT-ko infantil, junior eta absolutuek partea hartu zuten honetan eta “markak hobetzen jarraitu zuten, pixkanaka forma ona hartzen direla erakutsiz,” azaldu du Borja Apeztegia entrenatzaileak. Igerilari guztien artean taldeko 8 errekor berri eta 38 marka pertsonal berri ezar-tzea lortu zuten.

Taldeko errekorrak
Iñigo Ibarburuk taldeko bi errekor berri ezarri zituen, 50 m. tximeletan absolutu mailako errekorra eta 400 m. estiloetan 16 urteko marka ezarri zuen. Nahia Jie Villamedianak eta Ainara Garciak hiruna errekor berri ezarri zituzten. Nahia Jiek 12 urteko 200 m. libre, 100 m. bizkar eta 400 m. estilo probetako markak hobeto zituen. Azken marka hau gainera absolutu mailako errekor berria ere bada. Ainararen kasuan,  200 m. bular probako taldea errekor absolutu berria ezarri zuen eta 13 urteko 100 m. bular eta 400 m. estilo probetako marka berritu zuen, Azken proba honetan, 100 m. tximeletako pasean, Ainarak bere marka pertsonala ere hobetu zuen.

Markak hobetzen
Marka pertsonal eta errekor berri hauetaz gain, igerilari ugari izan ziren marka pertsonalak egitea lortu zutenak. Haitz Mitxelenak 200 m. libre eta 400 m. estilo markak, Jone Vazquezek 50 m. libre eta tximeleta, Janire Berasartek 200 libre m. eta 400 m. estilo probetakoa. Enara Arrutik 50 m. bular-ekoa eta 200 m. estiloetakoa hobetu zituen, azken honetan lehen pasean 50 m. tximeletako marka hobetuz. Maialen Casadok 200 m. libreko marka hobetu zuen Unai Irigorasek 200 m. libre eta estilo probetakoa, “500 m.-eko pasean tximeletako marka ere hobetuz”. 

Amaia Izagirrek lau marka pertsonal berri lortu zituen: 50 m. eta 200 m. libre, 50 m. tximeleta eta 200 estilo probetan. Leire Carcedok 200 m. libre eta estilo probetako markak hobetu zituen, Nora Irazustak 200 m. libre eta 100 m. eta 50 m. bizkar probetakoa. Azkenik, Beñat Alkortak 200 m. estilo eta librekoa markak hobetu zituen. Proba honetan ere 100 m. eta 50 m.-etakoak ere hobetuz. Jon Ibargoyenek 200 m. libre eta estiloetako markak hobetu zituen.

EH-ko txapelketa
Egindako proben arabera infantil ugarik Neguko Euskal Herriko Txapelketarako sailkapena ziurtatu dutela aipatu digu Buruntzaldea IKt-ko entrenatzaileak. “Gutxienekoak oraindik atera ez badira ere, aurreko denboraldikoak kontutan izanda Ainara Garcia, Nahia Jie Villamediana, Janire Berasarte, Beñat Alkorta eta Jon Ibargoyen txapelketa horretan izango dira”. Bestalde Gipuzkoako gutxienekoetatik oso gertu izan ziren Enara Arruti 50 m. bular proban eta Nora Irazusta 100 m. bizkar proban. “Bi igerilari hauek ere, EH-ko txapelketan izateko aukera handiak izango dituzte”.

Itsaso Tolosa, Mikel Esnal, Naiara Lizaso, Mikel Soto eta Garazi Alkorta oso maila onean aritu ziren. “Marketatik gertu ibili ziren” eta “zenbait hobekuntza lortu zituzten” jakinarazi du Apeztegiak.
Infantil, junior eta absolutuen taldeak abenduaren 14 eta 15ean izango du hurrengo hitzordua, Gipuzkoako Kluben Kopa. “Txapelketa hau taldeka egiten den txapelketa ederrena izaten da eta urteko zita politenetako bat,” aipatu du entrenatzaileak.