Benjamin eta alebinen errugbi topaketa Michelinen

Txintxarri Aldizkaria 2013ko abenduaren 1a

Beltzak Ostadar errugbi taldeak antolatuta, 12 urte arteko gaztetxoek topaketa egin dute goizean Michelingo berdegunean. Iruñeako La Unica errugbi eskola, Gasteizko Gaztedi eta Ordiziako hamarnaka neska-mutikok kirol gogor eta polit honetan lehen urratsak emateko aukera izan dute.

Baloi obalatuari lehen ostikada eta paseak, mota askotako ariketak, estrategiak... Denetik landu dute. Giroa hotza izanagatik, senide eta lagun asko hurbildu dira etxeko txikienak animatzera.