Ttakun kultur elkarteak azken urteetan, antolatzen duen euskal jantzi tradizional ikastaroa oinarri hartuta, “Titare” jostungitza taldea sortu nahi du. Ttakuneko arduradunek azaldu dutenez, euskaraz harremanak sustatzeaz gain, taldearen helburua herriko elkarte edo taldeek izan ditzaketen beharrak asetzea izango litzateke, hala nola, Inauteriak edo Santa Ana Parodiarako jantziak egin edo konpontzen. Udalaren laguntzaz, talde honek urtarriletik aurrera, ostegunetan 15:00etatik 17:00etara Lasarte-Oriako emakumeen zentroan egingo du lan. Herritarrak honetan parte hartzera gonbidatzen ditu kultur elkarteak eta honetarako Ttakuneko bulegoan edo 943 371 448 zenbakian izena eman behar da.