Olentzeroren etxera bisita

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 29a

Abenduaren 23an, astelehenean Olentzeroren etxera irteera antolatu du hirugarrenez Amaraunek. Izenaduba Basoak Lasarte-Oriako umeak hartuko ditu Olentzeroren etorrera eguneko bezperan. 
Bertan Olentzero beraren etxea ezagutzeaz gain, euskal mitologiako hainbat pertsonaia ezagutzeko aukera izango dute joko eta jolas dibertigarri bidez. Ez dira faltako hauen artean puntako teknologiak 3D simulagailu eta guzti.

Mungian, Bizkaian, kokatutako dago Izenaduba basoa eta honetara antolatzaileek azpimarratu moduan, joan ahal izango dira 2009, 2008, 2007 eta 2006an jaiotako haurrak. Goizeko 10:00etan aterako dira autobusean Zumaburuko jubilatuen egoi-tza pareko autobus paradatik eta 15:30ean inguru bueltatuko dira. Leku berean jasoko dira umeak.  

Haurrek hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko dute etxetik. Irteera honetan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Ttakuneko bulegoan. Plazak mugatuak dira, beraz ahalik eta lasterren lekua hartzea gomendatzen dute antolatzaileek. Ttakuneko bazkideek 22 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, 25 euro.