Euskara eta Gazteak azterketaren emaitzak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 29a

Euskararen egunean, abenduaren 3an Lasarte-Oriako udaleko Euskara sailak gidatutako “Euskara eta Gazteak Lasarte-Orian III“ azterketaren liburuxka aurkeztuko da. 
Honetan Pello Jauregik herriko gazteen hizkuntza portaera aztertu du. Orain dela 20 urte egin zuen udalak halako lehenengo azterketa, bigarrena 2002an egin zen eta aurkeztuko dena 2012. urtean burutu da. 13 eta 24 urte arteko herritarren artean hartu du lagina ikertzaileak eta 20 urte hauteko bilakaerari arreta jarri dio.
Ondorioen artean aipatzen da “Lasarte-Orian euskararen erabilera indizea nabarmen gora egin duela azken urteetan“. Baina “oraindik urruti dagoela normalizazio egoeratik“.