Errugbi eskolen topaketa igandean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 28a

Igande honetan, errugbi eskolen topaketa izango da Michelingo kirol gunean 10:00etatik aurrera.

Beltzak Ostadar Jalai eskolako benjamin eta alebin mailako gaztetxoez gain, beste hiru eskoletako haurrak espero dituzte, Ordizia, La Unica eta Gaztedi.

Beltzak Ostadar Errugbi eskolak herritarrak gonbidatzen ditu kirol gunera hurbildu eta gaztetxoen partidak ikustera.