Intzako arduradunak Jose Felix Solanok aurreratu duenez, finalean jokatuko duen bikotea Axier Arteaga eta Mikel Arangurenek osatutakoa izango da eta Aritz Solano ordezko bezala joango da Zizurkileta.
Partida zaila izango dela adierazi digu Solanok, “Ziotzako bikoteak, Labaka eta Erasunek joko ederra egiten du. Erasun atzelaria maila honetako hoberena da eta Labakak ederki amaitzen ditu tantoak”.
Mikel Arangurenek Erasun menderatzen badu, Axier Arteagak aurrean bere nagusitasunari probetxua ateratzen saiatuko dela azpimarratu du Intzako arduradunak.
Bitxikeri modura, Arteaga eta Erasun udan Antiguoko txapelketako irabazleak izan ziren, igandean aurrez aurre izango dira finalean.