Institutuan ere emakumeenganako indarkeriaren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2013ko azaroaren 27a

Astelehenean, Azaroak 25 emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izan zen. Hau dela eta elkarretaratzea egin zen Okendo plazan baina ez hori bakarrik, Lasarte-Usurbil Institutuko gazteek ekimen berezia egin nahi izan zuten.

Horregatik, kamiseta morea jantzita joan ziren eskolara eta argazki atera zuten. "Ikasleok ere generoen arteko indarkeriarekin bukatu nahi dugulako" azaldu zuten.